Bazkidetza

Bazkidetzaren helburua. Herritarrak Kultur Mahaiko bazkide eginda, Azpeitiko kultur mugimenduari gorputz sozial handiagoa ematea da helburua. 

Zertan lagunduko duzu? Kultur mugimendua indartzen (sormena, transmisioa...), Sanagustineko proiektua sendotzen, kultur komunikabideak garatzen, herriko kultur egitaraua hobetzen...

Urtean zenbat euro dira? 10 euro. Kultur Mahaiak 2016erako 20.000 euroko aurrekontua du.

Zenbat bazkide gara? Gaur egun, 380. 

Bazkideen abantailak. Zozketak: ekitaldien sarrerak, diskoak, liburuak... (hemen zozketa batzuen kasu bat)

Bazkideekin harremana. E-postaz bi hilean behin Kultur Mahaiko bazkideen barne buletina helarazten diegu eta hilero herriko eskuko kultur agendaren PDFa. Bazkideen ohiko batzarra urtean behin da (hemen 2015eko batzarra).

Bazkide egiteko idatzi azpeitikokulturmahaia@gmail.com helbidera. (edo deitu 688 895 472ra, Izaro Zinkunegi)