Ostalaritza zerbitzuak

Sanagustineko ostalaritza zerbitzuan eguneroko eskaintzaz gain, zure beharretara egokitutako zerbitzua eskaintzen dugu. Taldeko bazkari/afariak, jatordu bereziak, neurrira egindako luntxak, ospakizun bazkariak, merendolak... Eta gure jakiak bertako produktuak erabiliz prestatzen ditugu, kontzienteki, kalitatea eta baloreak uztartzeko.

 

 

1. Eguneko menua

Sanagustin kulturguneak, astelehenetik ostiralera, bazkaltzeko menua eskaintzen du, 11€tan (BEZ-a barne). Hasierako eta bigarrengorako launa platerreko eskaintza izaten dugu, postrea eta edariarekin batera.

2. Asteburuko menua

Larunbat eta igandetan ere bazkaltzeko menua eskaintzen dugu, baina aukeraketa bereziagoa da. Asteburutako menua 20€tan (BEZ-a barne) izaten da. Hauxe eskaintza:

Errazioak eta plater konbinatuak ere eskaintzen ditugu. Menuko bigarren plateretako aukera baliatuz eska daiteke plater konbinatua. Gaztetxoentzat bereziki prestatutako eskaintza ere badugu.

4. Bazkari eta afari bereziak

Erabiltzailearen nahietara moldatutako zerbitzua ere ematen dugu. Aurrez hitz eginez gero, nahi den bazkari eta afaria prestatzen dugu, talde handiko ospakizunentzako, adibidez. Festa garaietarako ere menu bereziak prestatzen ditugu.

Langosta.jpg  

5. Mokadutxoak

Inauguraziotarako, ospakizunaterako eta bestelako uneetarako mokadutxo zerbitzua ere badugu, hamarretako, hamaiketako ,afari-merienda edo nahi den gisan, eskariaren arabera moldatuta.

2.JPG

6. Merendolak

Txikienek ere lagunartean ospatzeko izan dezaten, neurrira egindako merendolentzako tartea ere badugu. Gainera, kulturgunearen atzean dagoen parkeaz goza ahal izango dute. 

IMG_2885 (1)_content.JPG 

7. Gosari eta hamaiketako bereziak

Aurrez zehaztuta, bereziki prestatutako gosari eta haimekatakoak ere eskaintzen ditugu. Ostalaritza zerbitzu moldagarria daukagu, erabiltzailearen nahietara egokitu ahal izateko.

DSC_0008.JPG

Ostalaritzakoekin harremanetan jartzeko 943 10 52 20 telefono zenbakira deitu dezakezue.