Ostalaritza zerbitzuak

Sanagustineko ostalaritza zerbitzuan eguneroko eskaintzaz gain, zure beharretara egokitutako zerbitzua eskaintzen dugu. Taldeko bazkari/afariak, jatordu bereziak, neurrira egindako luntxak, ospakizun bazkariak, merendolak... Eta gure jakiak bertako produktuak erabiliz prestatzen ditugu, kontzienteki, kalitatea eta baloreak uztartzeko.

 

 

1. Eguneko menua

Sanagustin kulturguneak, astelehenetik ostiralera, bazkaltzeko menua eskaintzen du, 11€tan (BEZ-a barne). Hasierako eta bigarrengorako launa platerreko eskaintza izaten dugu, postrea eta edariarekin batera.

2. Asteburuko menua

Larunbat eta igandetan ere bazkaltzeko menua eskaintzen dugu, baina aukeraketa bereziagoa da. Asteburutako menua 20€tan (BEZ-a barne) izaten da. Hauxe eskaintza:

f2276fd7-6f8e-47d4-b849-807670d960d7.jpeg

4. Bazkari bereziak

Erabiltzailearen nahietara moldatutako zerbitzua ere ematen dugu. Aurrez hitz eginez gero, nahi den bazkaria prestatzen dugu, talde handiko ospakizunentzako, adibidez. 

Langosta.jpg  

5. Mokadutxoak

Inauguraziotarako, ospakizunaterako eta bestelako uneetarako mokadutxo zerbitzua ere badugu, hamarretako, hamaiketako ,afari-merienda edo nahi den gisan, eskariaren arabera moldatuta.

2.JPG

 

7. Gosari eta hamaiketako bereziak

Aurrez zehaztuta, bereziki prestatutako gosari eta haimekatakoak ere eskaintzen ditugu. Ostalaritza zerbitzu moldagarria daukagu, erabiltzailearen nahietara egokitu ahal izateko.

DSC_0008.JPG

Ostalaritzakoekin harremanetan jartzeko 943 10 52 20 telefono zenbakira deitu dezakezue.