Kultur bonoa

Kulturarekin hazi, hezi eta goza ahal izatea bultzatzeko asmoz atera dugu seigarren urtez jarraian.

Kultur bonoak Kulturaz kooperatibak eta Azpeitiko Udalak antolatutako ekitaldietarako balio du, sarrera duten ikuskizunetarako, hain zuzen. Zeintzuk diren jakiteko, www.kulturaz.eus/agenda atalean ikus ditzakezue eta bonoaren ikurra dutenak izango dira bonoa erabiltzeko ekitaldiak. Eskaintza honakoa da:

Sanagustin kulturguneko eta Soreasu Antzokiko ekitaldietan:     

· 10 kontzertu.     

· 6 Antzerki/Dantza     

· Umeentzako 6 ikuskizun (heldu bat + ume bat). 

*Soreasu Antzokian diren ekitaldi guztietarako aurrez bonoarekin sarrera hartzea derrigorrezkoa da.

Kultur bonoen jabeek txartelaren erabilera kopurua ikusi ahalko dute euren kabuz, formularioan bono zenbakia eta barra kodearen zenbakia sartuta. 

diseinu-aurre-2020-app.jpg