Musikaxa

Gaztetxoen talde posibleak identifikatu, sustatu eta eurentzako aukerak sortzea da helburua. Lagundu, jarraipena egin eta formatuz musika talde proiektuak aurrera ateratzea, alegia, gazteen musika sormena sustatuz. Taldeez gain norbanakoen proiektu posibleak ere egon daitezke, bakarlari gisa, adibidez.

 

Musikaxa ekimenaren bitartez, gaztetxoak Rock talde bat osatu eta euren proiektu amankomun bat aurrera ateratzera gonbidatu nahi ditugu. Musika Eskolako ohiko dinamika eta jardunetatik haratago, modu askean aritu, antolatu eta sortzeko abagune bat eskaini nahi genioke datozen belaunaldiei.


Ongi pasa eta musikarekin gozatzeaz haratago, Musikaxa proiektuak honako helburuak ditu:
● Gaztetxoen musika zaletasuna sustatu eta euren jakin-minari bide ematea .
● Ohiko musika pedagogia moldeetatik haratagoko irakasbide berriagoetan murgiltzea.
● Sormen aukera berriak garatzeko bitartekoak eskaintzea Rock-aren bitartez.
● Euren sorkuntza partekatu eta plazaratzeko aukerak ematea.
● Zuzeneko musika ikuskizunen zaletu eta etorkizuneko publiko berriak sortzea.
● Elkarlanean taldeko proiektu amankomun bat landu eta garatzen laguntzea.