Hitzaren Eskola

Hitzaren Eskola
Hitzaren ahozko nahiz idatzizko alderdiak lantzeko, betiere osotasun baten bila: hitzaren jabe egitea belaunaldi berriak, hitza hartzeko bidea jartzea.

 

Hasieratik gure proiektu ardatzetako bat izan da Hitzaren Eskola. Pasaden irailetik hirugarren edizioa martxa da eta ikasturte egitura duenez 2022ko maiatzean amaituko dugu. Sei hilabete, sei irakasle eta hitzaren adierazpide anitzetatik hainbat arimutur lantzeko. Gainera, eskola herrira irekitzeko abagunea izaten dugu hilabeteroko ekitaldi ireki batekin.


Hirugarren edizio honetako irakasleak honakoak dira: Amets Arzallus, Miren Artetxe, Koldo Almandoz, Mari Luz Esteban, Oier Guillan eta Ula Iruretagoiena.


Horretaz gain, hirugarren edizioa amaitu ostean orain arteko ibilbidearen memoria bat landu asmo dugu, egindako lana balioan jarri, indargune eta aulguneak identifikatu eta aurrera begirako formatua birpentsatzeko.


Helburuak:
• Hitzaren lanketa integral bat eskaintzea belaunaldi berriei, praktikaren bidez.
• Hitzaren ahalaren jakitun egitea ikasleak, adibideak emanez, ikertuz, lanean jarriz.
• Hitza ardatz hartzen duten sormen adierazpide ezberdinak ekartzea sortzaile berriei.
• Adierazpide guztiak gurutzatzen diren puntuan jartzea arreta: hitza. Hitzarekin lana
egiten dutenekin harremanetan jartzea sortzaile berriak.