Gorputzaldi

Gorputzaldi
Antzerkitik haratago performancea, dantza garaikidea eta askotariko gorputz sormen praktikei lekua emateko saiakera habian jarri dugu.

 

2021ean ildo berri bati ekin genion Gorputzaren Eremuan eta arte bizien baitan gorputz espresio desberdinak jorratzeko programa bat jarri genuen martxan. Horrela, antzerkitik haratago performancea, dantza garaikidea eta askotariko gorputz sormen praktikei lekua emateko saiakera habian jarri dugu. Modu irekian ulertuta eta gorputza ardatz hartuta sormen prozesuak eta eskena bera era desberdinetan planteatzen duten lanen aterpe gisa.


Helburuak:
• Gorputzetik abiatutako sormen praktika anitzei irekitako espazio zabal bat sortzea.
• Beste sormen adierazpideekin nahastu daitezken gorputz praktikei lekua ematea.
• Gorputza pentsatzeko, bizitzeko eta adierazteko testuinguru egoki bat sortzea.