GURE MINTZAK | Gure Marrak

GURE MINTZAK | Gure Marrak
Mundua idazteko erabiltzen diren grafia guztiak aintzat hartu eta geuk ere mundua idaztea pentsatu dugu, taldean, elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko.

GURE MINTZAK

Gure inguruan dauden hizkuntzen eta hizkeren grabazio funtsa eratzeko egitasmo hau hasiz eta hasiz eta sakonduz joan da orain bi urte habian jarri genuenetik. Jatorri desberdinetako herritarren hizkuntza habiapuntu gisa hartuta harreman sare bat osatu eta kultur aniztasuna sustatzeko dinamika bat elikatzea izan da gure nahia. Lan horretan jarraituz, badakigu epe luzerako egitasmo bat dela, gero eta kozienteago eta transbersalago egin beharko dugun jardun bat dela.

Gure inguruak inklusiboa eta guztiena beharko badu, derrigorrean landu beharreko begirada bat da. Aurtengoan funtsa osatzen joateko beste hainbat hizkuntza bere dituzten herritarrekin elkarrizketak grabatzea da asmoa. Bestetik, proiektu zabal honetatik eratorritako den Gure marrak ekimenean jarriko dugu harreta, aldi berean elkar elikatuko baitira.

Proeiktuaren xehetasunak eta grabazio funts osoa honako lotura honetan dituzue. 

Helburuak:

• Gure inguruan dauden hizkuntza eta hizkeren grabazio funtsa eratzea.

• Gure inguruan bizi diren kultura ezberinetako ezaugarri esanguratsuenen laginak jasotzea;kantak, kondairak, ipuinak, errezetak... ondoren bilduma bat osatzeko.

• Jatorri ezberdinetako pertsonen komunitate sarea sendotzea eta herritarren elkarbizitza sustatzea, inklusioaren bitartez.

 

 

gure mintzak azpirako 1.jpg 

----------------------------

Gure marrak

Gure Mintzak proiektutik eratorrita, munduko kontakizunen ilustrazio tailerra antolatu genuen 2020an. Gure inguruan bizi diren jatorri desberdinetako 12 lagun haiekin harremanak sakondu asmoz bakoitzari bere kulturatik zerbait aukeratzeko eskatu genion.

Horrela, lagun horiek ekarritako kontakizunak ilustratzeko tailerra izan genuen Maite Mutuberria eta Leire Bilbaoren gidaritzapean. Orain, 10 kultura desberdinetatik ekarritako, 10 hizkuntza 10 kontakizun ilustratu ditugu esku artean, maketazio lanak amaitu eta argitaratzeko prest.

 

Helburuak:

• Kontakizunak ilustrazio biurtze bidean herrialde desberdin horien ezagutzan sakontzea (ohiturak, bizimoldea, hizkuntzaren aberastasunak...).

• Herrialde eta hizkuntza bakoitzaren kutsua ekarriko diguten kontakizun bilduma sortzea.

• Gure Mintzan proiektuaren baitan elkarrizketatu genituen lagunekin harremana sakontzea.

• Kontakizun bilduma eta tailerraren formatua ardatz hartuz herriko ikastetxeekin mediazio eta sentsibilizazio saioak diseinatzea.