Kultur Bonoa

Kultur Bonoa
Kultur Bonoaren irudia
Proiektu honekin, Kulturaz, Azpeitiko Kultur Mahaiaren Kooperatibaren asmoei jarraiki, kultur mugimendua indartu nahi dugu, herri kontsumoa bultzatuz.

Bonoak dituen helburuen artean herritarrentzako garrantzitsuenak honakoak dira:

  • Kultur ekitaldien kontsumoa sustatzea eta handitzea.
  • Azpeiti mailako kontsumoa bultzatzea, jendea herrian gera dadin edo hona etor dadin.
  • Herritarrek bonoaren bitartez abantaila ekonomikoak izatea.

Horiek dira txartel txiki honek biltzen dituen helburuak eta horiek lortzeko bidelagun daukagu udala, elkarlana baita garrantzitsua horrelako proiektuetan, indar metakea.

Bonoaren ezaugarriak

Kultur bonoak Kulturaz kooperatibak eta Azpeitiko Udalak antolatutako ekitaldietarako balio du, sarrera duten ikuskizunetarako, hain zuzen. Zeintzuk diren jakiteko, www.kulturaz.eus/agenda atalean ikus ditzakezue eta bonoaren ikurra dutenak izango dira bonoa erabiltzeko ekitaldiak. Eskaintza honakoa da:

Sanagustin kulturguneko ekitaldietan:

  • 8 kontzertu doan.
  • Umeentzako ikuskizunak doan (haur+heldu)
  • Arte eszenikoak prezio erdian.

Soreasu Antzokiko ekitaldietan (sarrerak aurrez eskuratu behar dira, lekua ziurtatzeko):

  • Denak prezio erdian.

Kultur bonoen jabeek txartelaren erabilera kopurua ikusi ahalko dute euren kabuz, formularioan bono zenbakia eta barra kodearen zenbakia sartuta.