Arte eszenikoen sustapena

Euskal eta batik bat euskarazko antzerkigintzaren sormenean zuzenean eragiteko programa osoa dugu. Antzezlanen sormen prozesuak osotasunean babesteko eta sustatzeko antzerki konpainien eskuetan baliabide guztiak jartzen dituena. Gainera, hartu eman gisa pentsatua dagoenez, trukean konpainiak herriko kolektibo desberdinekin mediazio bat eta antzezlanaren estreinaldia eskaintzen ditu.

Helburuak:
- Euskal eta batik bat euskarazko proiektu eszeniko berrien sormen prozesuak bultzatzea.
- Euskarazko antzerki sorkuntzarako bitarteko duinak eskaitzea.
- Sortzaile eta egituren arteko benetako hartu-emana sustatzea.
- Elkarlan sareak osatu eta erreferentzia guneak indartzea.
- Sormen prozesuak balioan jarri eta herriko kultur dinamikan agertaraztea.

Egiten duguna:

Euskal antzerki konpainien proiektu eszeniko berrien sormen prozesuei bitarteko duinak
eskainiko dizkiegu eta trukean euren sormen lanaren prozesua eta emaitza partekatuko dute herritarrekin.
Kooperatibak, proiektu eszeniko berri baten sorreran behar diren baliabideetan pentsatuz,
honako baldintzak eskaintzen dizkio aukeratua izango den konpainiari:
● Antzokia. Egonaldian zehar bere lana sortzeko Azpeitiko Soreasu Antzokia erabiltzeko aukera.
● Teknika. Beharrezko baliabide teknikoak eta teknikarien zerbitzua.
● Ostatua eta jan edana. Lan taldearentzako lo egiteko lekua, jana eta edana egonaldian
zehar.
● Material grafikoa. Antzezlanaren bideo teaserra edo eta argazki bilduma bat osatzea.
Hartu-emanaren beste alde gisa, sortzaileei honakoa eskatzen diegu:
● Ikuskizuna. Egonaldian zehar sortu duten ikuskizuna doan eskaintzea, estreinaldia ahal
bada.
● Mediazioa. Adostutako herriko kolektibo batekin mediazio elkartruke bat gauzatzea
(tailerra, entsegu irekia, solasaldia edo antzeko beste ekimenen bat).
● Komunikazioa. Sormen egonaldia bera eta amaierako emaitza ezagutzera emateko
prentsa eta promoziorako ekintzetarako prestutasuna izatea.
Egonaldiaren luzapena 2 astekoa izango da gutxigorabehera (2 astetan zatitu ahalko da), baina oro har sormen egonaldi osoak eta jarraiak lehenesten ditugu.

 Rubik konpainiari elkarrizketa: