Urola Erdiko trikitixa 60 eta 70eko hamarkadetan

Triki Giro Elkartearekin elkarlanean, 60ko eta 670eko hamarkadan trikitixak eskualdean izandako eragina aztertuko duen dokumentala garatzen ari gara.

 

Trikigiro Elkartearekin elkarlanean lantzen ari garen proiektu honek honako helburuak
ditu :
- Urola Erdiko Trikitixak euskal iruditeria kolektiboari egindako ekarpena balioan jartzea
da. Horretarako, Urola erdiko trikitixak 60ko eta 70ko hamarkadan izandako bilakaera
aztertzen duen ikus-entzunezko dokumental bat osatu nahi da. Dokumentala bere
horretan ulertzeko, ordea, aurrekariak hartu behar dira kontutan.
- Urola Erdia beti izan da trikitizaletasun handiko bailara. Trikitixaren sehaska bezala ere
ezagutzen den bailara honetan sortu dira gerra aurreko eta gerra osteko trikitilari
handienetako asko.
- Horretaz jakitun, bailarako (Azkoitia, Azpeitia, Beizama eta Errezilgo) 40 bat trikitizaleek,
Urola Erdiko Trikitiro Kultur Elkartea sortu genuen bi helbururekin: batetik Urola Erdiko
trikitixa zaletasuna sustatzea, eta bestetik, urteetan zehar sortu den kultur aberastasuna
bildu eta ondorengo belaunaldiei transmititzea.
- Azken helburu hori erdiesteko, Urola Erdiko trikitilarien ekoitzitako kultur aberastasuna
modu sistematiko batean biltzeko beharra ikusi genuen.
- Horretarako, Euskal Herriko Trikitixa Elkartearekin lankidetzan elkarrizketa ezberdinekin
datu base bat osatzea hitzartu genuen.
- Dokumental hau, Datu Base horretan sozializatzeko estrategiaren baitan kokatzen da.
- Azken batean, Dokumental horretan, trikitixa mugimenduaren bueltan ibili diren
trikitilariak elkarrizketatzeaz gain, gaian adituak diren pertsonak elkarrizketatuko dira.