Zinema zinematik at!

Batetik, zinemara joan ezin duten edo joateko zailtasunak dituztenei zinema gerturatzeko ekimen bat da.

Hau da, pertsona horiek dauden lekura zinema eramateko ekimena, alegia.
Bestetik, zinemaren bitartez gai sozialak landu eta problematika desberdinen gizarteratzea bilatu nahi da. Horrela, kultur zerbitzu sozial bat eskaintzeaz haratago elkarren arteko harremana, solasaldiak, gai desberdinen trataerak eta apur bat bazter utzi ohi direnen inklusioa sustatu nahi dugu. Jada eraikita ditugun elkarlan harremanetan oinarrituz, honako hiru kolektibotan arituko gara proiektu honekin:
- Adinekoen Azpeitiko San Martin Egoitza.
- Elkarrekin foro soziala (etorkinen taldea) + Azpeitiko Udaleko gizarte sailarekin
elkarlanean.
- Landa eremuko auzo eta herri txikiekin (Urrestilla, Beizama, Errezil, Aratz Erreka).
- Azpeitiko Emakumeen Mahaia.