Zuzenekoak ON!

Zuzenekoak ON! Sanagustin kulturgunearekin gauzatzeko proiektua da. Bere helburua gazteak zuzeneko kultur emanaldietara gerturatzeko ohitura hartzen joatea da bertan emanaldiak aztertu eta herriko kultur eskaintza ezagutzeaz gain honen inguruko alderdi kritikoa garatzen joan daitezen.

 

Proiektu honek eskualdeko (Azpeitia-Azkoitia-Zestoa) gaztetxoak kulturaren mundura erakarri nahi ditu, lehendabiziko pauso garrantzitsu bat emanez: Ikuskizun baten atzean dagoena ezagutu.
 
HELBURUAK
- Gazteak kultur eskaintza ezagutzea eta eskaintza honetara gerturatzea. Emakumeen
kultur eskaintzari ere lekua eta arreta eskainiko zaio.
- Kultura kontsumoa zabaltzen saiatzea
- Kultur adierazpen desberdinak ezagutaraztea eta hauen ezaugarriak bereiztea.
- Kultur adierazpen desberdinen azterketa sustatzea.
- Kronika baten ezaugarriak ezagutzea.
- Gazteen alderdi kritikoa sustatzea.
- Kulturak dituen balioak ikustea, besteak beste, balio ekonomikoak.