Kultur bonoa

Kulturarekin hazi, hezi eta goza ahal izatea bultzatzeko asmoz atera dugu seigarren urtez jarraian.

Kultur bonoak Kulturaz kooperatibak eta Azpeitiko Udalak antolatutako ekitaldietarako balio du, sarrera duten ikuskizunetarako, hain zuzen. Zeintzuk diren jakiteko, www.kulturaz.eus/agenda atalean ikus ditzakezue eta bonoaren ikurra dutenak izango dira bonoa erabiltzeko ekitaldiak. Eskaintza honakoa da:

Sanagustin kulturguneko ekitaldietan:

  • 8 kontzertu doan.
  • Umeentzako ikuskizunak doan (haur+heldu)
  • Arte eszenikoak prezio erdian.

Soreasu Antzokiko ekitaldietan (sarrerak aurrez eskuratu behar dira, lekua ziurtatzeko):

  • Denak prezio erdian.

Kultur bonoen jabeek txartelaren erabilera kopurua ikusi ahalko dute euren kabuz, ezkerreko zutabean dagoen formularioa betez gero. 

diseinua_izenikgabe.jpg