Arkupehotsak: Kvalvika + Zoo

Arkupehotsak, sormenaren erakusleiho berriko bosgarren kontzertua.

Azpeitia, E-20730
  • Kontzertua
  • Noiz 2018/01/12 23:00
  • Non Sanagustin kulturgunea
    Azpeitia, E-20730
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Kvalvika (Eibar)

Kvalvika eibartar batek Eskandinaviara eginiko bidaien emaitza dela esan liteke, Norvegiako hondartza baten izena eta Islandiako momentu ezberdinetako soinuez osatua. Esan daiteke han bizitako sentsazioak musika bihurtuak direla —edo hala pentsatu nahi dut behintzat— oinarri elektronikoak doinu industrial eta esperimentazioz beterikoekin nahastuz. Sei abestiz osatutako lehen EP hau ezerezetik hasi eta intentsitatea hartuz doan horietakoa da; beti ere, melodia leunak mantenduz. Nine Inch Nails, Sigur Rós eta Mogwai bezalako taldeen eragina aipatu dute batek baino gehiagok, eta nik ere eragin hori baduela uste badut ere, bere soinu propioa duela nabarmenduko nuke, begiak itxi eta musikaren bidez Europa iparraldera bidaiatzekoa. (Ihintza Orbegozo, Berria).

ZOO (Beskoitze)

Euskarazko rapa rock basati batekin nahasi Hiena, Olagarroa ta Izurdeak oholtzatik salto eginen dezaten...etorri zure basa piztia ezagutzerat....