PROIEKTUAK

Kulturari plaza bat eskaintzeaz gain, sormena eta transmisioa sustatzeko dozenatik gora proiektu ditugu martxan. Sortzaile berriei baliabideak eskaintzea, kultura herritarrengana gerturatzea, etorkizuneko kulturgileak eta kulturzaleak elikatzea eta gure kultura balioan jartzea dira ekimenen helburuak.

GORPUTZA MUGIMENDUAN

GORPUTZA MUGIMENDUAN

Dugun gorputzari mugimendua eman eta honen kontzientzia hartzean oinarritzen den tailerra da honakoa, sormenetik bide berriak irekitzeko bitarteko gisa.

+
Zeramika tailerra

Zeramika tailerra

Zeramika tailerra eskainiko dute Maialen Zabalzak eta Jonathan Escapak Dinamoa sormen gunean. 24 orduko ikastaroa izango da, maiatzaren 3tik 24ra.

+
Sorkuntza bekak

Sorkuntza bekak

Kultur jardunaren emariari babesa, indarra eta hauspoa emateko ekimena, Sorkuntza Beken sustatze, bidelaguntza eta aurkezpen lanetan diardugu.

+
SOINU TAILERRAK | Erreaktiboak

SOINU TAILERRAK | Erreaktiboak

Mundu digitalean soinuek eta irudiek elkarrengan duten eragina sorkuntzan baliatzeko tailerra izango da Erreaktiboak.

+
DOI | Leiho bat sormenari

DOI | Leiho bat sormenari

Sormena babestu eta sortzaileen lana ikustera emateko ahaleginean, DOI erakusketa programa du abian Kulturaz kooperatibak.

+
Sormen egonaldiak

Sormen egonaldiak

Antzerki konpainiek, musika taldeek, arte plastikoetakoek etab. obrak sortzeko egonaldiak garatzen dituzte Dinamoa sormen gunean eta Soreasu Antzokian.

+
APOA

APOA

Munduko poesia euskaratua edota euskaraz sortutakoa, elkarri entzunez irakurtzeko biltzea da kontua. Munduko hitzei norbere ahotsa ematea.

+
Grafiaz Betea

Grafiaz Betea

Mundua idazteko erabiltzen diren grafia guztiak aintzat hartu eta geuk ere mundua idaztea pentsatu dugu irudiz, taldean, elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko.

+
Mediazio eta sentsibilizazioa

Mediazio eta sentsibilizazioa

Kultur kolektibo, hezkuntza eragile eta mugimendu sozial ezberdinekin elkarlanean mediazio eta sentsibilizazio ekimenak garatzen ditugu.

+
Arkupehotsak

Arkupehotsak

Xabier Badiola, Kulata, Larrux eta Haizkan taldea izan dira V. edizioko aukeratuak. Parte hartzaileek formakuntza teknikoa eta artistikoa jasoko dituzte.

+
Kultur Bonua 2024

Kultur Bonua 2024

Herriko kulturzaleei eskaintza berezia eskuragai jarri, komunitatea saretu, harremanak josi eta kulturzaletasuna sustatzeko proiektua.

+
DAPA

DAPA

Euskal kultura eta kultur sortzaileei ikusgarritasuna eta hedapena emango dien ikus-entzunezko saio-bilduma osatzeko asmo sendoa da.

+