GORPUTZA MUGIMENDUAN

GORPUTZA MUGIMENDUAN
Dugun gorputzari mugimendua eman eta honen kontzientzia hartzean oinarritzen den tailerra da honakoa, sormenetik bide berriak irekitzeko bitarteko gisa.

Denok dugu gorputz bat, geurea. Ordea, sarritan ahaztu egiten gara gure gorputz horri mugimenduak ematen diola bizia. Mugimendu horiek modu koziente eta sortzaile batean bideratzen baditugu abaguneak irekitzen ditugu, aukerak biderkatzen dira.  

Jolasa tresna moduan erabilita gorputz espresiotik sortzea da tailer honen helburu nagusia. Gorputz espresioko adierazpide desberdinekin osatutako dinamiken bitartez gorputza mugimenduan ikertzea (dantza garaikidea, contact, inprobisazioa, antzerki fisikoa, taldeko zein bakarkako dinamikak…). Parte hartzeko ez da aurretiko esperientziarik izan behar, baina bai interesa eta gogoa.

 

Datak: 2024ko maiatzaren 10, 11 eta 12a

Tokia: Dinamoa Sormen Gunea, Azpeitia (Gipuzkoa)

Ordutegia: ostirala: 18:00-21:00 + larunbata eta igandea 10:00-13:00 

Ordu kopurua: 9 ordu

Irakasleak: Aiala Etxegarai koreografa, dantzaria eta pedagoga.

Matrikula-prezioak: Orokorra: 60€. Kultur Bonuarekin: 45€

Taldea: Gehienez 15 laguneko taldea; izen emate hurrenkera hartuko da kontuan

 

Izena emateko esteka hemen.