PROIEKTUAK

Kulturari plaza bat eskaintzeaz gain, sormena eta transmisioa sustatzeko dozenatik gora proiektu ditugu martxan. Sortzaile berriei baliabideak eskaintzea, kultura herritarrengana gerturatzea, etorkizuneko kulturgileak eta kulturzaleak elikatzea eta gure kultura balioan jartzea dira ekimenen helburuak.

SORGINORRATZAK

SORGINORRATZAK

Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleei zuzendutako kultur sormen laborategia da Sorginorratzak.

+
IKASTAROAK

IKASTAROAK

Ikasturte osoko ikastaro trinkoak dira, eta helburua antzerkian eta dantzan dabiltzan zaletuei eta ez-profesionalei trebatzen jarraitzeko aukera ematea da.

+
TAILER ZIKLOAK

TAILER ZIKLOAK

Grafiaz Betea (irudia), Esateko Idatzi (hitza), Mikrouhinak (soinua) eta Haragi Bizitan (gorputza) zikloetan diziplina ezberdinetako tailerrak aurkituko dituzu ikasturte osoan zehar.

+
SORKUNTZA BEKAK

SORKUNTZA BEKAK

Xabier Aranbarri Sorkuntza Bekak kultur jardunaren emariari babesa eta indarra ematea dute helburu. Kooperatibatik beka horien sustatze, bidelaguntza eta aurkezpen lanetan diardugu.

+
SORMEN EGONALDIAK

SORMEN EGONALDIAK

Sormen egonaldiek eremu ezberdinetako artistei baliabideak eskaini eta bidea egiten laguntzea dute helburu. Sortzaileek euren obrak sortzeko egonaldiak garatzen dituzte Dinamoa sormen gunean eta Soreasu Antzokian.

+
ARKUPEHOTSAK

ARKUPEHOTSAK

Musika sortzaile berrien plaza da Arkupehotsak. Musikariei trebatzeko eta euren ibilbide artistikoa garatzeko baliabideak eskaintzen zaizkie, bidea egiten laguntzeko asmoz.

+
POTE FILOSOFIKOAK | Hitza

POTE FILOSOFIKOAK | Hitza

Gai baten bueltan aritua den norbait gonbidatu, hark oinarria jarri eta horren gainean eztabaidatuko dugu elkarrekin.

+
MUR MUR PODCASTA

MUR MUR PODCASTA

Musikaren murmurioa bizia da gurean, jario geldigaitza du, eta errota zaharretatik zein eihera berrietatik murmur batean dator, lehengo eta oraingo oihartzunez betea. Hots eta ahots horien bozgorailu izango da Murmur podcasta.

+
DOI

DOI

Sormena babestu eta sortzaileen lana ikustera emateko ahaleginean, DOI erakusketa programa du abian Kulturaz kooperatibak.

+
KULTUR BONUA

KULTUR BONUA

Herriko kulturzaleei eskaintza berezia eskuragai jarri, komunitatea saretu, harremanak josi eta kulturzaletasuna sustatzeko proiektua.

+
Hizlandia Podcasta

Hizlandia Podcasta

Lurralde honetan joango dira agertzen literaturaren lekuak, bideak, paisaiak eta jendeak.

+
TXINAURRIAK

TXINAURRIAK

Azpeitiko ikasleak kultur sormenera gerturatzeko proiektua, ikastetxeetan eskaintzen zaiena osatzeko eta aberasteko mediazio saioak.

+