Ohiko galderak

Non eros ditzaket ekitaldietarako sarrerak?

Ekitaldietarako aurretiazko sarrerak webgune honetan bertan edo Sanagustin kulturgunean eros ditzakezue.

 

Sarrerak paperean eraman beharra al dago?

Ez, nahikoa da sarrerak telefono mugikorretik erakutsita. Gainera, nahiago genuke, ingurumena zaintzeko, papera aurreztuz sarrerak inprimituko ez bazenitu.

 

Kultur Bonoaren inguruko zalantzak dauzkat...

Kultur Bonoaren inguruko zalantzak badituzu honako orrialde honetan daude xehetasun guztiak.

faq 2.jpg

 

18 urte baino gutxiago ditut. Joan al naiteke ekitaldia ikustera?

Bai. Legezkoa izan dadin, 16tik behera baditu, adinez nagusia den pertsona batez lagunduta joan beharko duzu ekitaldira. Horretarako, honako dokumentu hau bete eta sinatu behar du adinez nagusia denak. 16 edo 17 urte badituzu ez duzu beharko adinez nagusia den pertsona batez lagunduta joatea, beti ere beste dokumentu hau bete eta sinatuta aurkezten baduzu. 

 

Ez zaizkit sarrerak e-mailera iritsi.

Gerta liteke. Hasteko, begiratu zure postontziko spam-en karpetan, ea hor dauden. Ezezkoa bada, begiratu erosketa prozesua ongi egin al duzun eta bertan eposta helbidea ongi idatzi ote duzun. Oraindik arazoak badituzu, idatzi ekitaldiak@kulturaz.eus helbidera. 

 

galderak2.jpg

 

Ekitaldia bertan behara gelditu edo dataz aldatu da. Zer egin dezaket?

Ekitaldia bertan behera gelditzen den kasuetan, dirua automatikoki itzuliko dizugu. Prozesuak egun batzuk iraun dezake.

Ekitaldia dataz aldatzen denean, kasuan kasu aztertuko dugu zer egin. Ekitaldiaren orrialdean aurkituko duzu informazio eguneratua. Aldaketen berri eposta bidez ere jakinaraziko dizugu.

 

Ekitaldi bat antolatzea gustatuko litzaidake.

Kudeatzen ditugun espazioetako batean ekitaldi bat antolatu nahi baduzu, bete eskaera-orri hau. Zure proposamena aztertu eta zurekin harremanetan jarriko gara epe laburrean.

 

Sormen egonaldi edo proiektu bat garatu nahi nuke Dinamoan.

Idatz iezaguzu dinamoa@kulturaz.eus helbidera. Proposamena aztertu eta epe laburrean erantzungo dizugu.  

 

Gustoko talde bat Sanagustin edo Soreasun ikusi nahi nuke. Zer egin dezaket?

Gustura jasotzen ditugu herritarren gomendio eta proposamenak. Idatzi programazioa@kulturaz.eus-era eta aztertuko dugu.

 faq 3.jpg

 

Sanagustin edo Soreasun ikuskizun bat eskaini nahi nuke.

Poz ematen digu edozein diziplina artistikotako talde edo bakarlariak gure eszenatokietara
igotzeko gogoz daudela jakiteak. Idatzi programazioa@kulturaz.eus helbidera eta erantzungo dizugu.

Sanagustin kulturgunean erakusketa bat jarri nahi baduzu ere, idatzi helbide horretara.

 

Non daude Sanagustin, Soreasu eta Dinamoa? Nola iritsi naiteke?

Hiru espazioak Azpeitiko alde zaharrean daude. Autobusez etorri nahi baduzu, autobus zerbitzu publikoen
Azpeitirako loturak ikustea gomendatzen dizugu.
Bestalde, autoentzako bi aparkaleku ditugu Azpeitiko alde zaharrean. Bata, Soreasu Antzokiaren azpian
(lehen bost orduetan doan da). Bestea, Matxinada kalean, Sanagustin kulturgunetik 100 metro eskasera.

 

Mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako egokituta al daude espazioak?

Sanagustin, Soreasu nahiz Dinamoa mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako egokituta daude.
Edozein zalantza izanez gero, idatzi ekitaldiak@kulturaz.eus helbidera.

 

Objektu edo jantzi bat ahaztu edo galdu dut. Zer egin dezaket?

Idatzi ekitaldiak@kulturaz.eus helbidera. Objektu edo jantzia bi astez gordeko dugu, eta, ondoren,
Azpeitiko Udaltzaingoan utziko dugu.

 kontaktua 3.jpg