MUR MUR PODCASTA
Badok Musika atariak Kulturaz Kooperatibarekin elkarlanean ondutako potcast saioa da ‘MurMur’. Gorka Erostarbek gidatuko du saioa eta Ander Mujika arduratuko da soinu kontuetaz. Bi atal izango ditu saioak, txandan-txandan: batean, musika nobedadeen inguruko informazioa emango dugu, eta hiruzpalau kanta jarri. Beste atala elkarrizketa bat izango da, lan berri baten inguruan hitz egingo duen sortzaile, musikari edo talde bateko kide batekin. Badok-ek eta BERRIAren webguneak astero atal bat sareratuko du: aste batean elkarrizketa, eta hurrengoan, nobedadeen ingurukoa.
Sara Zozaia
Lehenengo atalean, Sara Zozaia musikaria elkarrizketatuko du Erostarbek —iazko udazkenean attä EPa kaleratu zuen Zozaiak—.
Entzun lehenengo atala hemen