SORKUNTZA BEKAK
Xabier Aranbarri Sorkuntza Beketan aukeratuak izan diren sortzaileek Dinamoan hartzen dute lekua euren proiektua gauzatzeko. Espazioa eta baliabide teknikoak eskaintzeaz gain, aholkularitza, bidelaguntza eta hedapenerako materiala (argazkiak) eskaintzen dizkiegu. Kooperatibatik hasieratik babestu dugu ekimena; Azpeitiko Udalarekin elkarlanean, sustatze, aukeraketa, bidelaguntza eta aurkezpen lanetan gogoz jardun gara.
2026KO XABIER ARANBARRI SORKUNTZA BEKAK
Hautatuak eta proiektuak:
|
IÑAKI ANDRES, OLATZ AGUADO ETA EDURNE NUÑEZ |
|
|---|---|
![]() |
FAKE
Egiaren eta faltsutasunaren arteko mugen inguruko hausnarketa artistikoa egin nahi dugu, disziplina ezberdinak uztartuz. Horretarako, jantzi eta modelo bana prestatu, eta testuinguru batean argazkia aterako diegu. Ondoren, argazkia manipulatuko dugu adimen artifiziala erabiliz. Ikuslea nahastea da gure asmoa; ez du jakingo zer den egia eta zer den gezurra, itxuraz egiazko dena gezurretazko izango da eta alderantziz. Sare sozialei egindako kritika bat da gure lana, bertan dena nola manipulatzen den azaleratuko baitugu. |
| NAHIA SILLERO | |
|
(MIN)TZAIRA
(Min)tzaira poesia eszenikoa eta soinu konposaketa batzen dituen pieza eszenikoa da. Hizkuntzak identitatearekiko eta sustraiekiko duen lotura ditu jopuntu; habitat eta babesleku gisa, baita disidentzia eta etsai den mintzaira gisa ere. Mina sorrarazi duena, dezakeena. Zer suposatzen du «ama hizkuntza» galtzeak? Zer gertatzen da bi pertsonen arteko mintzaira desagertzen denean? Bi dolu zehatzetatik abiatuta, egun batetik bestera gorputz batek bere lengoaia galtzen du. —Nire aitona erre zuten egunean, nire ama hizkuntza errauts bihurtu zuten—. |
| IRATI GALLASTEGI ETA IZEI GALLASTEGI | |
|
ERREALITATE POETIKO BAT
Gazte baten begiradatik abiatuta, errealitate poetiko bat islatuko du poesia eta arte |
| ITZIAR MANERO ETA LIBE ESTEBARANZ | |
|
FESTA BUKATZEAN
Euskal Kantagintza Berria abiapuntu hartuta, mundu berri baten leloak asmatu nahi dituen ikerketa da. Antzerki dokumentala, soinu-collagea eta musika elektronikoa uztartuko dituen lan eszenikoa. Euskal Herrian 60. eta 70. hamarkadetan sortu ziren mugimendu artistiko eta sozialak aztertzea da helburua, perspektiba feminista batetik. Non daude abesti eta ahots lurperatu horiek? Zertan datza musikaren eta, orokorrean, artearen influentziak gizartean? Bultza dezakete benetako eraldaketa sozial eta politiko bat? Edo, behintzat, lagungarriak izan? Nola sor dezakegu gaur egun etorkizuna irudikatzen lagundu ahal digun musika? |
| ANE ODRIOZOLA ETA IRATI OSKOZ | |
|
HAU EZ DA PARETA BAT
“Hau ez da pareta bat” egungo kale interbentzioen gaineko hausnarketa praktikoan oinarrituko da. Modu askotara eraldatuak dira kaleak publizitatetik hasita margoketetaraino eta hain ezberdinak diren alorrak uztartuak dira egunerokotasunean. Paretak errealitatearen ispilu gisa ikusten ditugu eta hauek probestu nahi ditugu bere kontraesan eta edertasunetan, gizarteko prekarietate eta zapalkuntzak ikusarazteko, eta esperantza ortzimuga bat eraikiz kale ertzetan gertakizun berriak sorrarazteko. Paretak ez dira eternalak, ezta ere eskubide politikoak, inguratzen gaituzten mugak, genero zapalkuntza, etab. Aldakorrak dira eta hauengan eragin dezakegu. Izan ere, horma baten eraldaketa auzo baten arnaserako, transitorako lekuen xamurtasunerako edota jendearen kontzientziak astintzeko izan daiteke. |
| AIORA URBIETA | |
|
ETXE BAT BASOAN, BASO BAT ETXEAN
Proiektu honetan bi ideia nagusi batu nahi izan ditut. Batetik, inguruko baserrietan izan den bizipen oso ohiko baten arrastoak jasotzea, hau da, sendabelarrekin lan egiten zuten eta hainbatetan hain seinalatuak eta epaituak izan ziren pertsona horiei nolabaiteko aitortza bat egitea.
Bestalde, lan horiek burutzeko, bertako pigmentu naturalak erabiltzea da ideia; pigmentu bejetal zein mineralak. Modu horretan, inguruko aniztasuna agerian jarri nahi nuke eta, aldi berean, artea modu jasangarriago batean egitea posible dela ikusarazi. Zentzu guztia dauka gure arbasoen garaira gerturatzea helburu izanik, errepresentazioa bera ere toxikorik gabea izateak; eta, aldi berean, landareak errepresentatzeko, landareak beraiek erabiltzea. |
| JOANES KARRERA | |
![]() |
HITZALDI INTIMOA
Galera, heriotza eta zaurgarritasunaren inguruko hitzaldi esperimentala eskaini nahi dut, musika eta irudiak bidelagun. Esperientzia pertsonal gordin batzuk eraman naute proiektu hau osatzera, nire bi osaba behar baino lehen zendu direlako. Nire ibilbide artistikoa gehienbat irudigintzari lotuta osatu dut, baina heriotza bezalako gertakizun latz bat irudi soil batekin baino, hitzekin eta begiradekin gehiago transmititzen dela ikusi dut, erraietatik zintzoki solastuz. |
AURREKO URTEKO SORKUNTZA BEKAK
2025 |
2024 |
2023 |
|---|


