Xabier Aranbarri sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea zabaldu da

2026/03/13
Xabier Aranbarri sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea zabaldu da
2017az geroztik, kultur arloko sorkuntza bultzatzeko asmoz, Sorkuntza Bekak banatzen ditu Azpeitiko Udalak Kulturaz Kultur Kooperatibaren laguntzarekin.

Beka hau kultur eremuren batean diharduten edo hasi nahi duten pertsona orok eskuratu ditzake. Hain zuzen ere, musika, pintura, eskultura, literatura obrak, antzezlanak, ikus-entzunezkoak, komikiak, soinu konposizioa, dantza edo beste diziplinaren batekin lotutako lanak gauzatu ahal izango dituzte. Helburua, artistei beren obra sortzen laguntzea da, kultur jarduera horren babesa emateko.

Sortzaileek apirilaren 13ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte proiektuak.

Deialdiaren inguruko informazio guztia hemen aurkituko duzue.

Kulturaz Kultur Kooperatiban hasieratik babestu dugu ekimen hau. Une oro, sortzaileen bidelagun izango gara, horregatik, aholkularitza eta azalpen saio indibidualak eskainiko ditugu hasieratik. Azalpen saio horietan, sortzaileek proiektua aurkezteko, irizpideak ezagutzeko eta dituzten zalantza guztiak argitzeko aukera izango dute.

Azalpen saiorako hitzordua hartzeko bidali mezu bat dinamoa@kulturaz.eus helbidera.

Erantzuna gehitu