SORMEN BEKAK 2023

Texto alternativo 1

ENOK SUDUPE / HHLXNK

Umore grafiko herrikoia lantzen zuen azpeitiko sortzaileak Uztarria herri aldizkari maite hartan eta 101 irudi bildu zituen 2013tik 2020ra bitartean.. Hala, 2020ko maiatzean unilateralki zortzi urteko irudi jario aspertuari bukaera ematea erabaki zuen. Irudi bihurtutako ideia haietako askoren eta argitara iritsi ez ziren beste batzuren euskarri “naturala” inoiz ez omen zen 100 gramoko papera edota 566X700 pixeleko afixa digital bat izan.

Argazki galeria
Texto alternativo 2

FELIPE MURILLO / KUTUNAK

Felipe Murillok harremanen inguruko eleberri bat idatziko du. “Gizontasunaren inguruko artefaktu bat, aitatasunaren errebisio bat, maskulinitatea eta zaintzaren arteko zubiak eraikitzeko aitzakia bat. Harremanen ertzak arakatuko ditu eta protagonistak hainbat gorabeherei egin beharko die aurre”.

IKER GOZATEGI / GARRAXI

Iker Gozategik garrasiaren bilakaera eta aldaerak ikertuko ditu Dinamoa sormen gunean egingo duen egonaldian. “Bizkarreratzen dugun historia, kultura, arraza edo genero ikuspuntuetatik, ezberdinak dira garrasi ohiturak, baina gizaki zein animalia gehienak batzen gaituen kontzeptu unibertsala da orrua egitearena”, eta hori ikertuko du artistak.

Argazki galeria
Texto alternativo 1

IOSU AZKUE / LABANDERAK

Iosu Azkuek neurri naturala izango duen marmolezko eskultura bat egitea du helburu. Azpeitiko emakumeei omenaldia izango da Azkuek egingo duen lana, urteetan emakumeek egindako zaintza lanen aitortza gisa.

Texto alternativo 2

LEIRE LAKUNTZA / LAINO ZERRATU BAT

Leire Lakunzak Azpeitiko Parrokiako Bakardadearen Kaperako pintura errenazentisten gainean zuzeneko argi eta soinu esku hartzeak egingo ditu bere sormen egonaldian, Laino zerratu bat izeneko proiektuan.

PATXI JUARISTI / HORMATIK ZUNTZERA

Patxi Juaristik Hormatik zuntzera proiektuan stencil edo txantiloi teknika erabiliz jorratutako lanak zuntzera pasatzeko helburua du. Spray eta txantiloietatik haratago, serigrafia, tinta, grafitoa eta akrilikoa gisako materialak eta teknikak paperean, kartoian, mihisean eta beste hainbat euskarritan aplikatuko ditu.

Argazki galeria

PAULA HUARTE / ESQUEJES

Paula Huartek Esquejes proiektua garatuko du. Zeramika lantzen du eta loturan, irudien segidan, oinarritutako eraikuntza modu bat planteatzen du. “Normalean instintiboki gertatzen den ekintza baten garapen kontzientea da nire asmoa. Geldialdi bat obra baten sortze prozesuan, aldi berean beste baten sorburu bihurtuko dena”.

USUA MARTINEZ, AMAIA GALPARSORO ETA HAIZEA MADARIAGA / BOLLEREN ISTORIOAK

Usua Martinezek tebeo formatuan pertsonaia finko batzuei buruzko kontakizunak egingo ditu. Alison Bechdelen Dykes to watch out for hartuko du erreferentziatzat, eta bollera komunitate baten bizipenak eta tirabirak kontatzen ditu.