SORGINORRATZAK

SORGINORRATZAK
Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleei zuzendutako kultur sormen laborategia da Sorginorratzak.

Sorgintzaren orratzak zorroztuko ditugu herriko gaztetxoekin, eskualdeko sortzaileak bidelagun ditugula, lau eremutara zabalduko diren sormen tailer hauetan. Hitzak josten, irudiarekin jolasten, soinua orrazten eta gorputzetik sortzen. Esperimentatu, ikasi, sortu, jolastu eta elkarbanatu!

Azpeitiko hiru ikastetxeetako guraso elkarteetako ordezkariek abiatutako eskaintza herrikoia da Sorginorratzak. Astean behin eskaintzen dira saioak, bidelagun batek gidatuta. Orotara, 8 kultur arlo desberdin garatzea ahalbidetzen die ikasleei; arlo edo diziplina bakoitzeko lau saio izaten dituzte.

Helburu orokorrak sormena landu zein esperimentatzea, kultur zaletasuna sustatzea eta kultur jarduera desberdinak ezagutaraztea dira. Zeharkako helburuei dagokienez, kultura gazteengana gerturatzea, herriko kultur sortzaileak zein taldeak ezagutzea eta herriko gazteen interes zein erreferentzia kulturalak zeintzuk diren jakitea bilatzen dugu.

Dinamika

  • Norentzat: 8-12 urte (LH3-LH6) bitarteko gaztetxoentzat
  • Hasiera-data: 2026ko irailak 23
  • Amaiera-data: 2027ko ekainak 9
  • Tokia: Dinamoa sormen gunea, Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Eguna:
    • Asteazkenak 17:15etatik 18:15etara LH3-4ko ikasleak
    • Asteazkenak 18:30etatik 19:30etara LH5-6ko ikasleak
  • Matrikula-prezioa: 160€ ikasturte osoa

Tailerren inguruko informazio guztia eskuorrian aurkituko duzu. 

2025-2026 ikasturteko memoria

2025-2026 ikasturteko laburpen bideoa