Benetako magoen pare, ikuskizun batekin amaitu zituzten sorginorratzek magia saioak.

2025/10/28
Benetako magoen pare, ikuskizun batekin amaitu zituzten sorginorratzek magia saioak.
Iagomagoren gidaritzapean, hilabetez, aritu dira Sorginorratzak ekimeneko gaztetxoak trikimailuak ikasten. Behin magia saioak amaituta, zirku tailerren txanda izango da.

Gorputzaren eremuko tailerrekin hasi zuten sorginorratzek ikasturtea. Urriko hilabetean, astean behin, ordubeteko lau saio eskaini zizkieten magiari. Iago Azkueren (Iahomago) gidaritzapean, 27 haur eta gaztek errealitatetik pixka bat aldentzeko aukera izan zuten; besteak beste, magiak ilusioa pizteko duen gaitasuna esploratu zuten. Azkenean, sentsazioek eta emozioek trikimailuetan izan dezaketen botereaz jabetu ziren.

DSC02758-2.jpg     DSC02765-2.jpg

DSC09612-2.jpg     DSC09628-2.jpg

Jolasa izan zen protagonista saio hauetan. Magiaren inguruan hausnartu zuten, ze modalitate dauden, ze arau dituen, baina, batez ere, magia egiten ikasi zuten. Saio bakoitzean trikimailu ezberdinak pausoz pauso erakutsi zizkien Iagomagok. Horiek gero etxean praktikan jartzea izan zen beraien erronka nagusia. 


Artxila mortxila... Ikuskizuna hastera doa!
 
Taldeak egin, oholtza antolatu, musika aukeratu, trikimailuak errepasatu eta prestaketa lanen ondoren, iritsi zen emanaldiaren unea. 25 lagun eta familiar inguru elkartu ziren Dinamoa sormen gunean Sorginorratzak magia gala ikusteko asmotan. Aurkezle eta guzti, gaztetxoak benetako magoen pare aritu ziren oholtza gainean.

DSC03668-2.jpg      DSC03658-2.jpg

DSC03680-2.jpg     DSC03717-2.jpg

Magia saioen argazki galeria hemen duzue.

Behin magia saioak amaituta, gorputzarekin sortzen jarraitu nahi dugu, hori dela eta, bihartik aurrera zirkuak hartuko dio lekukoa magiari. Urriaren 29tik azaroaren 19ra, Ekain Ibarguren pailazoaren eskutik, zirkuaren modalitate ezberdinak ezagutuko ditugu.  

Sorginorratzak ekimenaren bidez Kultur sormen praktikekin gure gazteengana iritsi nahi dugu ikastetxeetan eskaintzen zaien hezkuntza eskaintza osatu eta aberasteko. Proiektuaren inguruko xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzu. 

Jarrai dezagun esperimentatzen, ikasten, jolasten eta elkarbanatzen!

 

Erantzuna gehitu