Bideoklip bat sortzen ikasteko tailerra abiatuko du Sorginorratzak ekimenak azaroan

2026/11/12
Bideoklip bat sortzen ikasteko tailerra abiatuko du Sorginorratzak ekimenak azaroan
Azaroaren 18an hasiko da Sorginorratzak ekimeneko ‘Bideoklipa’ tailer berria. Ariane Aldalurren gidaritzapean, lau saio eskainiko dira Dinamoa sormen gunean. LH 5eko eta LH 6ko ikasleen izen-ematea zabalik dago dagoeneko.

Sorginorratzak kultur sormen laborategiaren baitan, ‘Bideoklipa’ izeneko tailerra antolatu dugu datozen asteetarako. Ariane Aldalur dantzari azkoitiarrak gidatuko du hilabeteko ikastaroa, eta parte-hartzaileek gorputza askatzeko, konfiantza irabazteko eta sormena lantzeko aukera izango dute, azken emaitza gisa bideoklip bat grabatuz. Saioak azaroaren 18an, 25ean, abenduaren 2an eta 9an izango dira, 10-12 urte bitarteko gaztetxoen (LH 5eko eta LH 6ko ikasleak) izen-ematea zabalik dago.

Tailerraren helburu nagusia ikasleek gorputzarekin eta irudimenarekin jolastea da, dantzaren eta gorputz-komunikazioaren bitartez. Horretarako, dinamika ezberdinak landuko dituzte saio bakoitzean: mugimenduekin jolasa, taldeko koreografia, emozioen lanketa edota kamera aurreko jarrera.

Dantza eta mugimenduaz gain, ikus-entzunezkoek ere protagonismo berezia izango dute. Gaztetxoak benetako izarren modura arituko dira, bai kamera aurrean, bai atzean; izan ere, zuzendari eta kamerari lanak ere probatuko dituzte. Tailerretan zehar landutako koreografia eta aurrelanketa guztia bideoz jasoko da, eta azken saioan bideoklipa sortuko dute.

IZEN-EMATEA

 

Sorginorratzak_26-27_SOINUA-01.jpg

Erantzuna gehitu