Hemen da sorginorratzak, gaztetxoen kultur sormen laborategia

Azpeitiko hiru ikastetxeetako guraso elkarteetako ordezkariek abiatutako eskaintza herrikoia da Sorginorratzak. Kulturaz Kultur Kooperatibarekin elkarlanean eta Azpeitiko udalaren babesarekin, herriko kultur dinamika oparoa babestea da proiektuaren helburua. Kultur sormen praktikekin gure gazteengana iritsi nahi dugu ikastetxeetako hezkuntza eskaintza osatu eta aberasteko. Zentzumenen gozagarri izateaz gain kulturak baditu beste hainbat balio, balore eta medio. Badu zentzu kritikoa lantzeko gaitasuna, eztabaidagaiak beste modu batean lantzeko giltza, gizarteko problematiketara gerturatzeko ahalmena. Bada, kultur edukiak eta eskualdeko sortzaileak herriko gaztetxoekin harremanetan jartzen ditugu, batera esperientzia aberasgarri anitzak sortzeko.
Sorginorratzak proiektua beren beregi sortu dugu sormen eskaintza hau guztia modu antolatuan Lehen Hezkuntzako ikasleei eskuragarri jartzeko.
Izen ematea irailaren 17tik 28ra da eta plazak mugatuak izango dira. Izen emate orria eskuragarri duzue ondorengo estekan: https://forms.gle/fD8T58Hy2Q6pvysD7
Tailerren inguruko informazio guztia eskuorrian aurkituko duzu.