Arkupehotsak

Arkupehotsak
Xabier Badiola, Kulata, Larrux eta Haizkan taldea izan dira V. edizioko aukeratuak. Parte hartzaileek formakuntza teknikoa eta artistikoa jasoko dituzte.

 

Lau taldek hartuko dute parte Arkupehitsaken edizio berrian 

Aukeratuak izan dira aurtengo Arkupehotsaken parte hartzaileak; Xabier Badiola, Kulata, Larrux eta Haizkan izango dira egitasmo honen  seigarren edizioan izango ditugun taldeak. Musika eta soinuaren inguruan sortzea, ikastea eta berau plazaratzea dira Arkupehotsaken lan ildo nagusiak. Horretarako, formazio teknikoa zein artistikoa jasoko dute aukeratuak izan diren taldeek.

Bidelagun talde ederra izango dute horretarako. Lide Hernando, Gartxot Unsain eta Eñaut Gaztañaga izango dira formazia eskaintzeaz arduratuko direnak. Urtarrilaren 21ean izango dute formazio saioa. Lehen bi musikariek, Lide Hernando eta Gartxot Unsainek, formazio artistikoa eskainiko diete. Eñaut Gaztañaga musikari eta soinu ekoizleak berriz, formazio teknikoa.

Hileko azken igandeak izango dira emanaldiak eskaintzeko zehaztutako datak, Sanagustin kulturguneko arkupeko eszenatokian. 

Xabier Badiolaren kontzertua izango da otsailaren 25ean, Larruxena martxoaren 24an, Haizkan taldearena apirilaren 28an, eta azkenik, Kulatarena, maiatzaren 26an.

Aipatutako guztiaz gain, talde bakoitzak Dinamoa sormen guneko Soinuaren Eremua erabiltzeko aukera izango du entseguak egin eta zuzenekoa prestatzeko. 

 

 

  

Arkupehotsak_berria_web.jpg