Irekita dago Arkupehotsaken edizio berrirako izen-ematea

2023/10/31
Irekita dago Arkupehotsaken edizio berrirako izen-ematea
Musika sortzaile berrien plaza izaten jarraitu nahi du Arkupehotsakek bere seigarren edizioan. Musika eta soinuaren inguruan sortzea, ikastea eta berau plazaratzea dira proiektuaren lan ildo nagusiak. Horrela, formazio teknikoa, artistikoa eta eta kontzertu bat eskaintzeko aukera izango dute talde edo bakarlariek.

 

Azaroaren 26a arte irekita izango da izena emateko aukera, kulturaz.eus webgunean. 

Musikari berrien plaza izateaz gain sormen prozesuaren fase guztiak sustatzeko xedez dator Arkupehotsaken seigarren edizioa. Horretarako, aukeratuak diren taldeek Dinamoa sormen guneko Soinuaren Eremua erabiltzeko aukera izango dute, entsegua egin eta zuzenekoa prestatzeko. Gainera, talde guztiek bi formakuntza saio jasoko dituzte; teknikoa lehenengoa eta artistikoa bigarrena. Azkenik, hileko azken igandean emanaldia eskainiko dute Sanagustin kulturguneko arkupeko eszenatokian. Egonaldiak zein kontzertuak argazkiz erregistratuko dira. 

Azaroaren 26a arte egongo da irekita izen-ematea. Formakuntzako eta egonaldi eta kontzertuen egunak hautaketaren ondoren, taldekideekin batera, zehaztuko dira. 

 

 

Arkupehotsak_23-24_eskuorria-02.jpg    

 

Erantzuna gehitu