ARKUPEHOTSAK
SORTU, IKASI, PLAZARATU
Musika sortzaile berriei plaza eta aukera berriak eskaintzeko ekimena. Dagoeneko itxi da 2026ko Arkupehotsak ekimeneko izen ematea.
2026ko sortzaile hautatuak
i6.
i6 Elorrioko Izeiren proiektu pertsonala da. Dagoeneko 2 diska kaleratu ditu, instrumentu denak berak grabatuta, eta hirugarren bat prestatzen ari da. Euskaraz abestutako kantak zein instrumentalak konposatzen ditu. Hainbat estilo jorratzen ditu, baina gehienbat rock musika lantzen du.
HARTZAK ZERUAN
Arakil bailarako Hiriberrin sortutako PowerDuo-a gara Hartzak Zeruan. Biok, Aitor eta Alain, 2024ko udan zerbait jotzeko gelditu eta pixkanaka gustua hartzen joan gara bikote izateari. Hor hasi zen Hartzak Zeruan taldearen hazia.
2025ean 6 abestiz (6 alez) osatutako lehen EP grabatu dugu, Bidean deitzen dena. Diska aurkezpen hainbat kontzertu jo ditugu eta lehiaketetan sailkatuak izan gara, besteak beste, Villasound 2025 finalista, Herri urrtaseko maketa lehiaketan finalista eta gazteako maketa lehiaketan aurrefinalista.
WHITE CARTERS
Musika beltzan oinarriturik eta gaur egungo Funk Soinuaz bultzatuta, White Carters euskal musika eszenan bere izaera apartekoa islatzera dator . Energia bereizgarri batekin sendotuta, publikoa Funk, Soul eta R & B-aren benetako soinura hurbiltzea dugu helburu, gure konposizio propioekin generoaren groove eta kanta ikonikoen espiritua bilatuz.
MAIDER CIGARROA
Maider Cigarroa Iparraldetik datorren abeslari eta konpositorea da. Bere bakarkako proiektuan, transmisioa, memoria eta belaunaldien arteko loturak lantzen ditu, bereziki emakumeen arteko transmisioan arreta jarriz. Ahotsa, erritmoa eta gorputza dira bere sorkuntzaren ardatzak, keinu eta lotura ikusezinak azaleratzeko. Zuzenekoa giro intimo eta erritmikoan pentsatua dago, kolektibotasunaren eta entzute partekatuaren inguruan eraikia..
