TAILERRAK
IRUDIA | Grafiaz Betea: Irudia tresna potentea da, izugarri indartsua, eta irudiaren ahalaz gogoeta egitea tokatzen zaigu, baina baita irudiaren azalaz ere: nola egiten da irudi bat, nola eraikitzen, nola irakurtzen… Mundua idazteko erabiltzen diren grafia guztiak aintzat hartu eta mundua idaztea pentsatu dugu taldean, elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko.
HITZA | Esateko Idatzi: Hitza egiten da idatzi, entzun, xuxurlatu, oihukatu, sentitu eta baita dastatu ere. Ukitu, ordea, ezin da ukitu. Gela oso bat har dezake hitz batek, baina ikusi ere, nekez ikusiko duzu. Esateko Idatzi tailer zikloan asko dugu esateko. Istorioak kontatzeko, poemak sortzeko, komikiak egiteko, antzezteko, ikus-entzunezkoak sortzeko, irudiak laguntzeko, norbere gogoetak aurkezteko, aldarrikapen kolektiboetarako...
GORPUTZA | Haragi Bizitan: Gogoak nahi ez duenean ere, gorputzak beti hitz egiten du. Azaletik egiten dute ihes, ahoak isildu nahi dituenak. Gorputza haragi bizitan dagoenean, ezin da ezkutatu. Ziklo honek gorputza adierazpen eta sorkuntza gune gisa jartzen du erdigunean. Inprobisazioa, dantza, antzerkia eta gorputzarekin lotutako beste hainbat diziplina landuko dira Haragi Bizitan tailer zikloan.
SOINUA | Mikrouhinak: Hutsean, 1mm-1m arteko luzeera dute mikrouhinek. Nimiñoak, ikusezinak dira eta dantzan ari dira gure inguruan. Oharkabean pasatu ohi zaizkigun arren, beti daude hor. Mikrouhinen mehetasun eta zoiltasunari jarraiki, txikitasunetik eta gertutasunetik, eskualdeko bidelagunak alboan eta taldean arituko gara. Ahotsa, errima, improbisazioa eta soinuari loturiko sormen esperientzia ezberdinez gozatuko dugu.
2026 - 2027 IKASTURTEKO AGENDA
IRAILAK 24
Arte zaharberritzea | Grafiaz Betea
IRAILAK 26
Stand up tailerra | Esateko Idatzi
URRIAK 17
Sinte Eguna | Mikrouhinak

AZAROAK 21