SOINUA

Hutsean, 1mm-1m arteko luzeera dute mikrouhinek. Nimiñoak, ikusezinak dirak eta dantzan ari dira gure inguruan. Oharkabean pasatu ohi zaizkigun arren, beti daude hor. Bero dagoen gorputz orok igortzen ditu mikrouhinak. Zelula txikienetik hasita, Eguzki, Artizar eta izarrik handieneraino. Baliatu dira nabigatzeko, Eguzkiaren tenperatura neurtzeko, itsasoz bestalde komunikatzeko, merienda goxoak berotzeko edota Big-Bangaren teoria frogatzeko. Uhin txikienak ere dardara handia sor dezake.
Mikrouhinen mehetasun eta zoiltasunari jarraiki, txikitik hasi nahi dugu gure inguruko soinua aztertzen eta astintzen. Horretarako dakarkigu Mikrouhinen soinu-tailer multzo hau. Pilula txikiak izango dira, soilak, arinak, ia xuxurlatzeko modukoak. Txikitasunetik eta gertutasunetik, eskualdeko bidelagunak alboan eta taldean arituko gara. Ahotsa, errima, improbisazioa, soinu teknologia eta abar probatzen. Komunitate txiki bat sortu nahi dugu eta denok batera soinuaren zirrikitu horiek denak ezagutu. Ez dugu zarata egiteko gogorik, baina ezta isilik geratzeko asmorik ere.
HELBURUAK
- Soinuaren inguruko komunitate txiki eta iraunkor bat ehuntzea.
- Taldean sortzeko ohiturak sendotzea.
- Soinu-sormenaren inguruko beldurrak haustea.
- Formatu eta erregistro anitzak esploratzea: rapa, soinu-produkzioa, ahotsa, kantugintza, inprobisazio librea...
- Soinua eta beste diziplina batzuk lotzen dituzten zubiak eraikitzea.
- Soinuaren inguruko gainontzeko ekimenei indarra ematea, adibidez, Arkupehotsak.
I. EDIZIOA_ 2025 - 2026
