GORPUTZA

HB oinarria.png

 

Gogoak nahi ez duenean ere, gorputzak beti hitz egiten du. Azaletik egiten dute ihes, ahoak isildu nahi dituenak. Gorputza haragi bizitan dagoenean, ezin da ezkutatu: arnasa agerian dago, mugimenduak esanahia hartzen du, eta ukituak arrastoa uzten du. Haragi bizitan egotea da azalaren eta munduaren arteko tartea desagertzea.

Tailer ziklo honek gorputza adierazpen eta sorkuntza gune gisa jartzen du erdigunean. Gorputzarekin lotutako diziplina desberdinak landuko dira: objetuen antzerkia, inprobisazioa, antzerki fisikoa, performance.... Esperimentazioa eta prozesua izango dira ardatz. Ez da aurretiko ezagutzarik behar parte hartzeko. Gorputza izatea nahikoa da. Jakintzatik zein zalantzatik, mugatik edo jakin-minetik abiatzen diren gorputzentzat pentsatutako proposamena da.

HELBURUAK

  • Gorputzaren eremuko komunitateari diziplina zehatzetako esperientzia eskaintzea: objektu antzerkia, performancea, inprobisazioa...
  • Gorputzaren bueltako komunitate bat sortzea, esperientzia partekatuan eta elkarrekiko konfiantzan oinarritua.
  • Sorkuntza kolektiboa bultzatzea, gorputzen arteko elkarrizketa, entzute fisikoa eta lankidetza ardatz hartuta.
  • Sormen prozesuari balioa ematea, emaitzaren presiotik aldenduz eta ikerketa, saiakera eta huts egitea sorkuntza-tresna gisa ulertuz.
  • Gorputza askatzea. Norberaren lotsak kudeatzen ikastea.
  • Interpretazioaren bidez kontatzeko tresna propioak garatzea.

 

I. EDIZIOA: 2025 - 2026