TXINAURRIAK

TXINAURRIAK
Azpeitiko ikasleak kultur sormenera gerturatzeko proiektua, ikastetxeetan eskaintzen zaiena osatzeko eta aberasteko mediazio saioak.

 Herriko ikasle guztiei eskaintzen zaien programa. Ikaslea hezkuntza aratuan dagoen urteetan zehar (HH5, LH4, DBH3 ETA BHI 1) Dinamoko lau eremuetatik pasa eta bakoitzean gutxienez kultur esperientzia bat biziko du. Hain zuzen ere, Dinamoa sormen guneak aukera ematen duelako, baliabide eta espazio aldetik, ikastetxean nekez landu litekeen hori esperimentatzeko. Zabala izaten da oso haur eta gazteek eskura izaten duten eskaintza: bideopodcastak grabatzea, gorputz adierazpena esperimentatzea, arte plastikoetan murgiltzea… Dinamika horien helburuak ikasleei kultur sormenera gerturatzeko aukerak luzatzea, ikasleengan modu desberdinean eragiteko bitartekoak eskaintzea, ikastetxeetan eskaintzen zaiena osatzea eta aberastea, balio eta balore hezitzaileak dituen kultura eraldatzailea sustatzea eta ikasle kulturzaleak, parte hartzaileak, kritikoak eta sortzaileak heztea. 

Helburuak:

  • Azpeitiko ikasleei kultur sormenera gerturatzeko aukera luzatzea.
  • Ikasleengan modu desberdinean eragiteko bitartekoak eskaintzea.
  • Ikastetxeetan eskaintzen zaiena osatzea eta aberastea.
  • Balio eta balore hezitzaileak dituen kultura eraldatzailea sustatzea.
  • Ikasle kulturzaleak, parte hartzaileak, kritikoak eta sortzaileak heztea. 

Txinaurriak proiektua urtez urte iruditan: