IKASTAROAK
ANTZERKI ESKOLA
Helduen Antzerki eskola | Eskuorria | Izen-ematea
Ikastaro honetan antzerkia gauzak kontatzeko eta hausnartzeko tresna izango da. Jolasa, inprobisazioa eta taularatzeko eskaintzen dituen baliabide ezberdinak landuko ditugu. Oholtzarekin, gorputzarekin eta antzerkiarekin beste harreman modu bat nahi duen edonork dauka lekua eskolan, aurrez inoiz ibili gabea izanda ere.
|
Gaztetxoen Antzerki eskola
Etorkizuneko antzezleak izan nahi baditugu antzerkizaleak formatzea garrantzitsua dela deritzogu. Hori dela eta, gaztetxoen antzerki tailerrak jarri ditugu martxan, beste urte batez, Alaitz Olaizola eta Xanti Agirrebazalaren gidaritzapean. Ikaleek antzerkiaren kodeak, egiteko moduak, prozesuak eta metodoak ikasiko dituzte. Bakarka ez ezik, taldean ere proiektu eszeniko jarrai eta egonkor baten parte izateko aukera izango dute.
|
DANTZA ESKOLA
Dantza Garaikideko Hastapenak | Eskuorria | Izen-ematea
Dantza garaikidea probatu eta estilo honetara gerturatu nahi dutenei zuzendutako ikastaroa da hau, oinarrizko mugimenduen jakintza jaso eta hortaz gozatzekoa. Dantza garaikidearen zirrikituak, moduak, arnasak eta sekretuak ikasteko bideak urratzen hasiko gara.
|
