2025eko ikastaroen izen emateak zabalik dira

Gorputza da arte bizien muina eta arrazoia, gorputza eta honek berekin dakarren guztia: bere mugimendua, bere indarra, bere formak, bere adierak, bere kontraesanak, bere luzapenak, bere hustasunak, bere espazioak, bere bakardadeak eta bere kolektibitateak, bere ezkutukoak eta bere agerikoak. Arte bizi horien baitan biltzen dira antzerkia, dantza, zirkua, clowna eta bestelako hainbat proposamen eszeniko. Adierazpide hauek guztiek arte plastikoekin, ikus arteekin eta idatzizkoekin nahasten diren lekuan hausten dira oholtzaren mugak.
Tailer hauetan antzerkia eta dantza izango dira bitartekoa eta helburua. Arte diziplina horien zirrikituak, moduak, arnasak eta sekretuak ikasteko bideak urratzen hastea. Hemen duzue ikastaro bakoitzaren inguruko informazioa:
ANTZERKI SORMEN LABORATEGIA |
- Dinamizatzailea: Xanti Agirrezabala
- Hasiera-data: 2025eko urriaren 15a
- Amaiera-data: 2026ko ekainaren 17a
- Tokia: Dinamoa Sormen Gunea, Azpeitia (Gipuzkoa)
- Eguna: asteazkenak
- Ordutegia: 19:30-21:00
- Matrikula-prezioa: 270€ (hileko 30€) / Kultur bonodunek, erretiratuek eta ikasleek 180€
- Matrikula-epearen hasiera: 2025eko irailaren 12a
- Matrikula-epearen bukaera: 2025eko urriaren 12a
Antzerki sormen laborategiko ikastaroa zertan datzan hobeto jakin nahi duen edonor gonbidatua dago urriaren 1ean egingo den froga saio irekira.
|
DANTZA GARAIKIDEKO HASTAPENAK |
- Dinamizatzailea: Aiala Etxegarai
- Hasiera-data: 2025ko urriaren 7a - Amaiera-data: 2026ko ekainaren 16a - Tokia: Dinamoa Sormen Gunea, Azpeitia (Gipuzkoa) - Eguna: astearteak - Ordutegia: 18:30-20:00 - Matrikula-prezioa: 270€ (hileko 30€) / Kultur bonudunek, erretiratuek eta ikasleek 180€ - Matrikula-epearen hasiera: 2025ko irailaren 12a - Matrikula-epearen bukaera: 2025ko urriaren 5a
Dantza garaikideko hastapenak ikastaroa zertan datzan hobeto jakin nahi duen edonor gonbidatuta dago irailaren 30ean egingo den froga saio irekira.
|
GAZTETXOEN ANTZERKI TAILERRA |
- Dinamizatzaileak: Xanti Agirrezabala eta Alaitz Olaizola.
- Adin tartea: 8 urtetik 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta.
- Tokia: Dinamoa Sormen Gunea, Azpeitia (Gipuzkoa).
- Eguna: astelehen, astearte edo asteazkenak.
- Iraupena: saio bakoitza ordubetekoa izango da.
- Ikasturtearen hasiera: azaroaren 13tik aurrera.
- Ordainketa: kurtso osoko kuota 160€
- Matrikula-epearen hasiera: 2025eko irailaren 12a
- Matrikula-epearen bukaera: 2025eko irailaren 22a
|