DAPA

DAPA
Euskal kultura eta kultur sortzaileei ikusgarritasuna eta hedapena emango dien ikus-entzunezko saio-bilduma osatzeko asmo sendoa da.

Euskal kultura eta kultur sortzaileei ikusgarritasuna eta hedapena emango dien sarera bideratutako ikus-entzunezko saio-bilduma osatzen jarraitzea da asmoa. Guk eta guretik, euskaraz eta euskaratik egin beharrekoa da eta berebiziko garrantzia duela konbentzituta gaude. Azpeititik Euskal Herrira begirako ikuspuntutik garatutako proiektua da, sortzaileen artean lurraldetasuna, generoa eta ibilbidea kontuan hartuta.

Proiektuak 2022ko ikus-entzunezko Argia Saria jaso du.

 

Helburuak:


• Ikus-entzunezko narrazio batekin kontatzea, geuretik, euskaraz, egunero egiten eta
desegiten gaituen kultur sorkuntzan jarriz gure bizinahiaren epizentroa.
• Euskara sustatzea eta balioan jartzea; ikus-entzunezkoak osotasunean euskaraz
ekoitziak dira.
• Ikus-entzunezko edukien forma estandarretatik harago joan, eta sarerako kalitatezko
produktu berritzaile bat sortzea.
• Artearen inguruko ikus-entzunezko piezen ekoizpenean sakontzea.