The Meanies + Money For Rope

Australiako bi talde potente izango ditugu Sanagustin kulturgunean, zuzenekoak eskaintzen. The Meanies punk rocka jorratzen duen taldea eta horiekin batera Money for rope talde gaztea.

  • The Meanies + Money For Rope
  • 2016-05-14T23:00:00+02:00
  • 2016-05-15T02:00:00+02:00
  • Australiako bi talde potente izango ditugu Sanagustin kulturgunean, zuzenekoak eskaintzen. The Meanies punk rocka jorratzen duen taldea eta horiekin batera Money for rope talde gaztea.
  • The Meanies + Money For Rope
Azpeitia, E-20730
The Meanies + Money For Rope
The Meanies
  • Kontzertua
  • Noiz 2016/05/14 23:00 - 2016/05/15 02:00
  • Non Sanagustin kulturgunea
    Azpeitia, E-20730
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Australiako bi talde potente izango ditugu Sanagustin kulturgunean, zuzenekoak eskaintzen. The Meanies punk rocka jorratzen duen taldea da eta ez oraingotxea. 1988an sortu zen, baina ibilbide luze honetan arrasto handiak utzi ditu eta Nirvana, The Lemonheads eta Pearl Jam bezalako taldeekin eman izan zituen kontzertuak 90. hamarkadan eginiko biretan. Estudioko lan asko dituzte, eta bost disko. Azkena iaz ateratakoa It's Not Me It's You (2015, Poison City Records). Disko horren biran etorriko dira Azpeitira. Aukera paregabea izango dugu, beraz, talde mitiko hau bertatik bertara ikusteko.

Eta horiekin batera Money for rope talde gaztea izango dugu. Rock, garage eta soul australianoa. Zuzenekoan dena ematen duen beste talde bat. Bi bateria, bi gitarra, baxua, teklatua eta lau ahots. Eta beste instrumentu bat gehiago izango balitz bezala, jarrera, oholtza gaineko jarrera.

Sarrera: 5€. Kulturgunean eta interneten