La chica del tren

Emanaldiak

  • 2016/11/13 19:30
  • 2016/11/14 21:30   (Ikuslearen eguna)

113 min. / 2016 / AEB/ Thriller / +16 /

Zuzendaria: Tate Taylor

La chica del tren

Bananduta dagoen Rachel Watsonek alkoholarekin arazoak ditu. Egunero New Yorkera doan trena hartzen du lanera joateko, bere etxea izan zenaren aurretik pasatzen den trena, hain zuzen. Etxe horretan, bere senar ohia bizi da gaur egungo emaztearekin eta semearekin.

Goiz batez, treneko leihotik gertaera lazgarri baten testigu izango da. Hurrengo goizean, ordea, bestondo itzelarekin esnatzen da, zauri eta kolpe batzuekin eta ez da aurreko egunaz ezer gogoratuko. Dakiena da zerbait larria gertatu zela. Telebistako notiziak ikusiz, emakume bat desagertu dela jakiten du. Rachelek ikertzen hasiko da, bide batez, berak aurreko gau horretan zer egin zuen jakiteko.