SORMEN EGONALDIAK 2025/02 DEIALDIA

2025/06/15
SORMEN EGONALDIAK 2025/02 DEIALDIA

Deialdia eta eskaera orriak

            #harri (osoa)

            #orri (sinplea)

            #ar (antzerkia)

SORMENA BABES!

Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatibak hasieratik babestu izan du sortzaileen jarduna. Azken urteotako esperientziaren ostean eta Dinamoa sormen gunearen abaroan sormen egonaldi hauen deialdia ondu dugu diziplina orotariko sortzaileei baliabideak eskaini eta bidea egiten laguntzeko.

Eskuineko esteketan dituzu deialdia eta xeetasun guztiak baina hona oinarrizko informazioa:

> Hiru egonaldi mota: #harri (osoa), #orri (sinplea) eta #ar (antzerkia).

> Epeak:

  • Eskaerak: 2025eko ekainaren 16tik uztailaren 14ra.
  • Ebazpena: uztailan 19an.
  • Egonaldiak: egonaldiak irailaren hasieratik abenduaren amaierara gauzatuko dira.

> Tokia: Dinamoa Sormen Gunea, Azpeitia (Gipuzkoa).