APOA: Harkaitz Cano

2024/02/21
APOA: Harkaitz Cano
Ulu egiteko bolondres bila

 

Zeinek idazten du, zeinek pentsatzen du “Gaur, nire bizitzako 17817. goiz honetan, zerua ilun dago, euria ari du Ernio eta Izarraitz arteko paraje hauetan…”

Kontatzen ditu baten batek bere bizitzako egunak? “Gaur, nire bizitzako 17888. goiz honetan, zerua laino dago Etxezuriko barraraino, Elmubasek perfumatzen ditu bestela ere maskota bihurturiko jendeak, jan-txakurrak, iratzargailuak bota dituenak ohetik, lanera joateko, euren bizitzaren truke soldata bat jaso ahal izateko, zorrak ordaintzeko, hipoteka, argindarra, ura, zaborren tasa, asegurua, etxepeko kudeaketaren kuota, ez da bukatzen zerrenda, eta jana erosteko familiarentzat, eta txakurrarentzat.”

Gaur asteazkena da, eta ez zaigu axola zenbatgarren liburua duen Harkaitz Canok Ulu egiteko bolondres bila. Zer ekarri digun, nola irakurri dugun aipatuko dugu, eta poema bana irakurriko diogu elkarri, ahoz gora, errespetuz eta kariñoz.

Nork daki, beharbada hauxe da azken babeslekua, hitzaren abaroa: hilean behin, APOA.

Hala idatzi genuen egitasmoa aurkeztu genuenean, ikasturtearen hasiera samarrean, eta halaxe sentitzen dugu hein batean. Hitzak gozo hartzen gaituela bere abaroan.

Adrienne Rich, Forugh Farrokhzad eta Alfonsina Storni poeten lanak irakurri ditugu orain arte, eta gaurkoan Harkaitz Canok argitaratu duen azken poema liburua izango dugu irakurgai eta hizpide: Ulu egiteko bolondres bila.

ZERRENDA BERRIA

 

 

Egin dezagun zerrenda bat,

zerbait lortzen ari garela sentitzeko.

The Van Pelt, Let’s Make a List

 

 

Zu eta ni ere bai,

dena hasten da zerrenda batekin.

Otoitz oro da zerrenda, zelanbait,

otoitz baten funtsa behin eta berriz

errepikatzea denez.

Badira bi modu poema otoitzetik aldentzeko:

                                   — ipuin bilakatzea

                                   — ulu bilakatzea

 

Hemen biak saihestera gatoz.

 

(Ez dugu ia inoiz lortuko).

 

 

Iñigo Astizek Berriarako egin zion elkarrizketan ere kontu aski interesgarriak datoz.

Gaur asteazkena da, 17920. eguna duzu, eta zerrenda bat egiten hasi zara, irakurri dituzun liburu ederrekin.

Erantzuna gehitu