Atzerriko idazle baten labana
2024/11/27
Idazketa labana bat da, eta labana ongi zorrozten denean, ariketarekin asmatzen denean, norberarena zena besteena bihurtzen da. Eta hori ondo ikusten da Uxue Alberdiren Hetero liburuan ere.
Elkarrizketa zekarren herenegun Berriak. Eta oso titular egokia zeukan:
"Atzerriko idazle bat banintz bezala idazten saiatzen naiz".