Azken aurreko manifestua

2024/03/12
Azken aurreko manifestua

 

Otsaileko APOAn Harkaitz Canoren Ulu egiteko bolondres bila irakurri genuen, eta han topatu genuen poema hau:

NAZIO BATUAK
(BERDINTASUNAREN LAUDORIO)

 

Suizo bat eskatu du filosofoak gosaltzeko,

arrautzopil frantses arin batekin,

Kolonbiako kafea italianan bor-bor.

 

Holandarra deritzen tamainako foliotan idazten du

gereziondo japoniarrek

udaberria iragartzen duten bitartean.

Joan zen udan apenas hartu zuen bainurik,

marmoka portugaldarren izurritea medio.

 

Luze amerikano bat hartuko du bazkalostean,

eta gâteau basque edo crema catalana hautatu ezinik

entretenituko da: “Ziur biak direla etxean egindakoak?”.

 

Entsaladilla eta pontxea bai, baina suizidatuz gero

—bururatzen zaizkio metodo hobeak—, ez luke sekula

erruleta errusiarra hautatuko.

 

Munduko hiritarra izaki, konbentziturik dago

nazionalismoa dela gaitz guztien jatorria.


Ezaguna egin zitzaigun, aurrez nonbaiten entzuna edo, eta azkenean konturatu ginen Elgoibarren aurkeztutako Azken aurreko manifestua haren hasieran irakurri zuela.

Erantzuna gehitu