DAPA: Beñat Zubillaga
2024/04/04

'Idaztea da kaiola apurtzeko modu bakarra' dio, tabakoa paperean biltzen duen bitartean. Leihotik begira, hiria ikusten da. Zigarroa piztu eta hatz artean hartu du berriz. Azkazal luze margotu berriek dir-dir egiten diote. Gertu, eskumuturrean, tatuaia bat: LIBRE.
Beñat Zubillaga azpeitiarra da, 2003an jaio zen eta, Libre bere bigarren nobelako protagonistaren gisan, Madrilera joan zen bizitzera 2021ean. Armairuaz, maitasunaz, desirez... jardun genuen berarekin solasean.