Geure Gelatik Liburu Azoka

2024/04/11
Geure Gelatik Liburu Azoka

Aspaldian atzerrira ez bazara joan, eta gauza exotikoak atsegin badituzu, gaur hasita igandera arte Geure Gelatik Liburu Azoka egingo da Azkoitian, egitarau zabalarekin.

Bertan izango da, besteak beste, Jasone Osoro idazlea. Gaur Berrian elkarrizketa egin dio Garbiñe Ubedak, eta kontu interesgarriak dakartza.

Uste dut ezetz esateko aukera izan aurretik baietz esan behar duzula askotan, hala jakingo duzulako zer nahi duzun, zer egin dezakezun, zerk egiten zaituen zoriontsu eta zerk ematen dizun min. Ausardia behar da bizitzan, eta baietz esatea ausarta da, inozentziatik. Bizitzak erakutsiko dizu, gero, tarteka ezetz esatea komeni dela, baina baietz esateak ere zure barrura eramaten zaitu, eta hori aldarrikatu egin behar da.

Eguraldi honekin, kantu hauxe etorri zait gogora.

Erantzuna gehitu