Gure literaturaren neurria

2025/01/23
Gure literaturaren neurria

Gero eta gutxiago eskatzen diot munduari; liburuak irakurtzeko aukera, tarteka. Miren Amurizaren Pleibak ari naiz irakurtzen orain, gure literaturaren neurriak batere kezkarik sortzen ez didala. Oraintxe egin diote elkarrizketa Argian. 123. orrialdean noa, holaxe bukatzen da 31. kapitulua:

Nire arbasoetako zenbatek egin behar izan ote dute arineketan otso-lekuetatik bizirik irteteko, nik iheserako sena hain garatuta eduki dezadan.

 

Erantzuna gehitu