Gure neurria

2025/01/22
Gure neurria

Atzo Juan Carlos Perezen hitzak ekarri genituen hona, Bernardo Atxaga aipatuz, antzeko ideiaren bat bota zuelako Asteasun jaiotako idazleak, baina ez dugu aurkitu non. Bagenuen susmoa, ordea, ERLEA aldizkariaren sorreran ez ote zuen aipatu halako zerbait. Eta hauxe aurkitu dugu Wikipedian:

Erlea aldizkariaren goiburuaren azpian hauxe zen: "1.700en aldizkaria". Bernardo Atxagaren esanetan: "Gure gogoa 1.700 ale atera eta 1.700 erosle izatea baita." Halere, 2016 urtean emaitzak uste baino eskasagoak ziren Atxaga beraren ustetan eta azken salmenta zenbakien zain geratu ziren aurrera edo atzera egiteko.

Aipu hori nondik hartu duten zehazten du oin-oharrean, 2017an Berrian egindako elkarrizketa honetatik, eta gauza interesgarri askoak esaten ditu hor Atxagak, entzun nahi duenarentzat. Hauxe, besteak beste:

Nahiz eta gezur txikiak esaten dizkidaten, nik ez dut uste laurehun aletik gora saltzen dugunik.

Atzo mila asko zen, gaur laurehun gutxi da.

Eta bihar? Bihar, osteguna.

Erantzuna gehitu