HIZLANDIA

2024/02/20
HIZLANDIA

 

Hizlandia, hasteko, hitz joko bat da: hitzaren lurraldea.

Iñigo Aranbarrik aspaldi batean igandero Berrian idazten zuen atalari jarritako izena da Hizlandia. Artikuluen antologia bat egin eta liburua kaleratu zuen gero Susa argitaletxeak.

Gauza harrigarria da hizkuntza. Alfabeto bat, a b c d e f g h i j k, hizki batzuk besterik ez, eta infinituak dira konbinazioak, hizkiak elkarrekin batuta sortzen dira landura, arola, urola, ama. Eta hitz horiek ez dira gehiago hizkien konbinazio soilak.

Amak esaten zituen landura, arola. Hiztegi zahar batean agertuko dira akaso; geu bizi gara beharbada hiztegi zahar batean… Gure bizitza da urola, joan eta joan itsasora bidean. Eta ama ama zen, eta oraindik ere ama ama da. 

Hizlandia, beraz, ez da hitz joko bat: hitzaren lurraldea da.

Eta lurralde honetan joango dira agertzen literaturaren lekuak, bideak, paisaiak eta jendeak.

Erantzuna gehitu