Intxaustin
2024/05/16

Azkoitiko Intxausti jauregira egin zuen bisita Gabriel Arestik, eta poema hau idatzi:
INTXAUSTIN
Gela honetan
eman zuten
lehenez
“Hordi enganatua”.
Gela honetan
entzuten dut
euskal musika
zaharra.
Gela honetatik
ikusten dut
Euskal Herria
(haurrak dostatzen),
(andreak josten),
leiho honetatik.
Hala eta
guztiz ere
leihotik
ikusten dudan
herriarekin
egiten naiz
geratu.