Maitasun kapitala

2024/04/10
Maitasun kapitala

Askotan esan izan da, asko sinplifikatuta, bi direla literaturaren gai nagusiak: Eros eta Thanatos, maitasuna eta heriotza. Eta ezin du bestela izan, agian. Zerk eusten digu bizirik? Zerk eusten gaitu leku batera? Zerk eusten digu?

Maitasunak era askotakoa dauka izatea, ordea. Eta Karmele Jaiok abiapuntu hori hartuta idatzi du bere nobela berria: Maitasun kapitala.

Elkarrek argitaratu du, eta beste liburu eta idazle batzuekin egiten duen gisa berean, orain ere ElkarHizketan jarri ditu bi idazle, liburuari buruz hitz egiteko.

Oraingo honetan Harkaitz Cano eta Karmele Jaio elkartu dituzte Maitasun kapitala ardatz hartuta hainbat konturi buruz berba egiteko: literatura, maitasuna eta beste. Bideoa dago alde batetik, ordu laurden ingurukoa, eta audioa bestetik, ordu erdi eskas irauten duena.

Liburuko aipua Rafael Berrio zenarena da, El amor es una cosa rara.

Otsailaren 18ko Berriak zekarren Karmele Jaiori egindako elkarrizketa.

Erantzuna gehitu